XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKALTZAINDIARI EPAIKETA

1978`garren urtea zan.

Amaitu-berria zuan EUSKALTZAINDIAK Bergara`ko Biltzarra, eta Biltzar artako erabakiak aztertzeko, Tolosa`ko Iparragirre Antzokian bildurik zeuden KARDABERAZ Bazkuneko bazkideak.

Aundia zan billera aren altzoan asarrea: Euskaltzaindiak azkeneko amar urteetan erabillitako jokaerak sortarazten zuan asarrea!.

Euskeraren Akademi berri baten bearraz ari ziran Kardaberaztarrek mintzatzen.

Aurretik, ordea, Expediente bat egin bear diogu Euskaltzaindiari, oles egin zuan billera artako jaunik ospetsuenetako batek.

Euskaltzaindikoa zan bera.

Euskaltzaindikoak, bat, bi, iru eta lau baiño geiago ziran billera artan.

Euskaltzaindikoa zan oles ori egin zuana ere.

Expediente bat! Liburu gorri, edo urdin, edo zuri bat egin bear zaio Euskaltzaindiari!.

Eta iru-lau aldiz ber-esan zuan itz bera: Expediente bat!, Expediente bat!, Expediente bat...!.

Bi gauzak artu zituan ontzat, Batzar Orokor artan, Kardaberaz Bazkunak: Euskeraren Akademi berri bat sortzea, eta Euskaltzaindiari Expediente bat egitea.